Dalloway andrea

Emakumeen lanbideak edo Etxeko aingerua hiltzea

This book might be part of the Literola series.

«Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak». «Hantxe zegoen-eta Clarissa». Bi esaldi horien artean, egun bakar bat igaroko da, baina aldi berean pertsona askoren bizitzak osorik agertuko ditu Virginia Woolfek irakurlearen begietara. Festa bat antolatu du Clarissak (Dalloway andreak), eta hori du kezka bakarra, inguruan dituen pertsonaiek eta munduak biraka jarraitzen duten bitartean, zenbaitek goraka, zenbaitek amildegira, espiralean bezala. Egun bakar hori eta iduriz arrunt hutsala den Clarissaren festa aitzakia nahikoak zaizkio Woolfi, 1920ko hamarkadako Ingalaterran bizi diren pertsonaia horien guztien sakoneko putzuetan arrantza egiteko: iraganetik orainera eta berriz …

Paperback, 267 pages

Euskara language

Published Aug. 31, 2014 by Edo!.

Show more
ISBN:
978-84-940489-7-5
Copied ISBN!

Reviews

Dalloway andrea, Virginia Woolf (Itziar Diez de Ultzurrun itz.)

Irakurri beharreko liburu horietakoa da, klasiko bat, baina... apur bat astuna egin zait.

Consonnik 'belefunding' bitartez argitaratu zuen "Gela bat norberarena" (Maria Colera Intxausti itzultzaile) gehiago gozatu nuen eta liburuak berak gehitzen duen "Etxeko Aingerua hiltzea" diskurtsoa (Ana Morales itzultzaile) ere gehiago gustatu zait. Virginia Woolf Ez-fikzioa idazten duenean gehiago gustatzen zaidala esango nuke.

Aipamen berezi bat argitaletxearentzat. Edo! 'belefunding' bitartez ere sortutako lau ero maitagarrien asmoa izan zen eta amaitu zenean beraien webgunean eskegi zituzten liburuen pdf fitxategiak (ez dakit ziur baina denak ez baziren, gehienak CC-BY-NC-ND lizentziarekin argitaratu ziren) eta orain Armiarmako beste zoro maitagarriek eskaintzen dute Dalloway andrea beraien webgunean: armiarma.eus/edo/liburua-dalloway_andrea